2014(e)ko otsailaren 18(a), asteartea

CELESTIN FREINET

SARRERA


Freinet 1896 ko urrian jaio zen, Alpeetako herrixka batean (Gars), nekazari familia batean. Han bizi izan zuen bere haurtzaroa eta horrek arrasto handia utzi zion bizitza guztirako. Freinetek berak esan zuen bezala, "nire pedagogo talentu bakarra nire haurtzaroaren hain oroimen osoa gorde izana da, haur bat bezala sentitzen eta ulertzen ditut hezitzen ditudan haurrak”





BIZITZA ETA TESTUINGURUA (1896-1966)

pequeño.jpgFreinet Frantzian jaio zen eta lehenengo gerra mundiala eta bigarrena bizi izan zituen. --12 urte bete eta lehen hezkuntzako maila bukatutakoan,  Grasseko barnetegi batera joan zen.
-1912an Nizako irakasle eskolan izena eman eta irakasle izateko ikasketak hasi zituen.



-1914 urtean , ikasketak bukatu baino lehen. Munduko Lehen Gerra  dela eta deitutako maisu baten ordezko lanetan aritu zen. 
-1915eko apirilean bera ere deitu zuten gerrara.
-1916an azpitente maila zuen eta bere ardurapean 40 soldadu.
-1917an guduan Verdungo guduan bala batez zauritu zuten birikan eta pleuseriaz gaixotu zen. Pleuseria bikiketako infekzio bat da zeina oso mingarria den, lanbankada bat sartu izan baliote bezala. Horren ondorioz ospitalez ospitale ibili zen gaixotasuna sendatzeko.
Gerraren ondorioz oso pazifikoa bilakatu zen,eta humanismo sakon bat garatu zuen, ondorengo bere pedagogia proiektuetan eragin handia izango zuena.
-1920 herri bateko  maisu izendatu zuten, baina berehala jabetu zen eskola ofizialaren akats eta hutsuneez.Gerrako zauriengatik luzez hitz egiteko ezintasuna dela eta, haurrari ematen dio hitza, haurra eskolako protagonista bihurtuz.
-1926n bera bezala irakasle zen Eliserekin ezkondu zen.



-1928an Saint Paul de Vence-ko eskolara bildatzen zuten, eta han sortzen du Irakaskuntza Laikoaren Kooperatiba (CEL). Kooperatiba honen helburua lanerako baliabide berriak sortzea zen, eta eskola modernoaren praktikan parte hartzen zuten irakasleen arteko elkargunea izatea.

-1933an Freineten aurka burutu zen kanpaina luze eta gogorraren ondoren, Vencen irakasten jarraitzea debekatzen zioten. Freinetek ez zuen onartzen, ez eta bere lanean amore ematen.
-1935ean bere eskola propioa ireki zuen, pribatua eta esperimentala, Pioulier-en, Venceren barrutian.

-1940an II. Mundu Gerra hasi eta berehala atxilotua izan zen bere ekimen pedagogiko eta sindikalengatik, eta Saint Maximin-eko (Var) kontzentrazio-esparrura eramana izan zen. Han idatzi  zituen heldutasun handiena agertzen duten lanak: "Lanaren eskola", "Ahaleginen bidezko esperientzia" eta "Psikologia sentiberaren entseiua".

-1941ean atera zen eta Briançon herrialdeko erresistentzia taldeekin aritu zen.
- 1947an bere Venceko eskola ireki zuen berriro.
- Gero hainbat argitarapen egin zituen freinetek: "L´Ecole Moderne Française"(1946),  "Mateoren esanak" (1959), "Les invarians pedagogiques"  (1964) Pedagogikoki, sindikalki eta politikoki jardun zuen langile nekaezina izan zen Freinet.
-1965eko urriaren 8an hil zen Freinet bat-batean.

PEDAGOGIA

Freinetek eskola tradizionala kritikatzen zuen, izan ere, hau zientifista eta hitzezkoa zen.  Eskola tradizionala eskolastikoa zela esaten zuen, hau da: autoritarismoa, memoria, eta pasibitatea bultzatzen zuena.

BERE EKARPENAK

Freineten metodoa puntuazio esperimentala “tanteo experimental” izan zen.
Freinet-ek ez zuen bere burua Eskola Berriko pedagogoen pareko jarri, beste pedagogoekin alderatuz Freinetek praktikari ematen zion garrantzia. Umeak ikasteko motibatu zituen, eguneroko bizitzako arazoak kompontzen irakatsiz praktikaren bidez eta umea protagonista izanik. Erakusketa espontaneoa proposatzen zuen ariketa,  saiakera eta akatsak eginez.

FREINETEN TEKNIKAK

Feinetek bere teknikak ez zituen arazo akademikoetan oinarritzen baizik eta eguneroko bizitzako arazoetan.
-TESTU LIBREA: umeak berak sortutako testua da. Gai eta denbora konkreturik gabe.
-BIZITZAREN LIBURUA: haurrek berek sortu eta inprimatuko dituzte beraien liburuak.
-LANERAKO LIBURUTEGIA: Freinetek testu libururik erabiltzen ez zuenez, gela bakoitzak bere ikasleei laguntzeko materiala izango duen liburutegia izango du.
-LANEKO PLANAK: ikasleekin elkarlanean, planifikatzen zituzten.
-HITZALDIAK: errealitatean dauden kritikak, klasean taldean, hitz egitean datza.
- ASANBLADA: bertan denbora bat eskaintzen da bakoitzak bere arazoak planteatzeko eta denon artean konponbidea aurkitzeko.
- ESKOLA BARATZA
-ESKOLA EGUNKARIA

FREINETEN PEDAGOGIA GAUR EGUN

Freineten pedagogia aurrera eramateko, metodologia aktibo, parte-hartzaile eta koperatiboa izan behar da. freineten hainbat teknika eramaten dire aurrera: asanblea (korroa), testu librea,

WEBGRAFIA

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina