-Barraskiloaren
pedagogía:
Gaur
egungo eskolak azkartasunaren filosofian oinarritzen dira, hau da erlojuaren
menpe bizi gara. Beharrezkoa
al da eskolan korrika aritzea? Noiz baztertu dugu haurrek duten ikasteko nahia
curriculum perfektu hori sortzerakoan? Ziur al gaude modurik egokiena dela?
Azkartasunaren
filosofia kapitalismoarekin batera sortu zen, honetan datza; ahal den kopuru
gehiena ahal den denbora gutxienean lortzea.
XX.mendearen hasieran, pentsaera honen kutsuak ematen ziren, hala nola garai haietako hainbat artistek beraien obretan islatzen zuten; Chaplinek “Tiempos modernos” (1936) eta Dalik “Erlojuak”. 80.hamarkadan Larry Dossey mediku estatubatuarrak denboraren gaixotasunaz jabetu zen. Gaur egun, Carl Honere daukagu filosofia honetan murgiltzen gaituen aditua “Elogio de la lentitud”, “Bajo presión”…
Gaur egun ekonomiaren menpe bizi gara, gizakia makina bihurtzen du alderantziz izan beharko zenean. Gehiegizko lan orduek osasunean eragine dute, hala nola insomnioa, jakekak… sortuz. Japonen adibidez, “karoshi” izendatu dute gehiegizko lanaren heriotzari”. Gehiegizko lanak gure osasuna zaintzeko denbora gutxiago uzten du, hortaz alkohola edateko nola drogetara jotzeko eta gaizki elikatzeko joera sortarazten digu. Ez da harrigarria herrialde azkarrenetako obetsitate maila handia izatea.
Bizi honi aurre egiteko, “slow filosofia” sortu zen Italian 1986an, Carlo Petriniren eksutik; “McDonals” lokal bat ireki behar zenaren protestagatik. Honek, “slow food” sortu zuen, baina denborarekin hainbat arlotara zabaldu zen “mantsotasunaren filosofia” sortuz. Gu izan beharko gara denbora kontrolatzen dugunak, eta ez alderantziz.
Gaizki ulertuak egon daitezke “slow filosofiarekin”, izan ere mantso bizitzearen nahiak ez du esan nahi motel, baizik eta ekintza bakoitzak bere denbora behar duela. Horretarako oreka mantendu behar da, azkartasunaren eta mantsotasunaren artean; hau da, lehenengoan kantitatea nagusitzen den bitartean, bigarrenean kalitatea.
PEDAGOGIA
Gaur
egungo arazoa azkartasunaren birusa da, eta helduak haurrak kutsatzen ari gara.
Orain, ez da haurrengan eta beraien nahietan zentratzen, baizik eta gurasoek
nahi dutenean.
Haurrak gero eta lehenago ikasten dute, eta eskolek horretara bultzatzen dute, hortaz ez dute denborarik haurrak izateko. Txikiek libreki jolasteko, margotzeko, mozorrotzeko… aukerak murriztu dira. Zergatik hainbesteko prisa?
Pazientzia
gutxiko kultura batean bizi gara. Orain gero eta lehenago hasten dira
irakurtzen, idazten, ingelesarekin, matematikarekin …
Familiak, haurrak gero eta lehenago ikasteaz pozten dira, baina honek ez du bere garapen maila hobetzen. Haurrek beraien bizitza bizi beharko dute, ez gurasoek Haurrak direnarengatik baloratu beharko ditugu, eta ez guk bihurtu nahi ditugunarengatik.
Gizartean
ematen den azkartzea dela eta, haurren artean konpetentzia sortarazten du.
Eskolan adibidez, haur bat nota baten arabera ebaluatzen da. Horrek lehiakortasuna
bultzatzen du haurrengan; gerra bat bihurtzen da, garrantzia daukan bakarra
gelako lehena izatea da eta. Azterketari
begira irakasten denean, azterketa gainditzeko haurrak lortzen dira. Azterketa
ahazten dugunean eta haurrari irakastean, pertsona integral edo oso bat lortzen
da. Eskolak, ikasleak ikasten gozatu dezaten eta presiopean ez ikasteko ahalegindu beharko dira.
Gure esku dago aldatzea eta erlaxatzea; azkartasuna murrizteko estrategia didaktiko batzuk erabili beharko genituzke:
1.-Hitz
egiteko denbora hartu.
2.-Eskuzko
ariketei lehentasuna eman, aparatu teknologikoei baino.
3.-Oinez
mugitzeari lehentasuna eman.
4.-Pausajea
begiratzeari garrantzia eman.
5.-Denbora
errespetatu.
Laburbilduz, bizitzako xehetasunei erreparatu.
GAUR EGUNGO ERAGINA
Orain,
kapitalismoaren eragina dela eta kontsumismoa indartu da. Adibidez, jostailu
denda batera joatean konturatzen zara garrantzi gehiago daukala saltzeak
haurrak baino. Gainera, jostailuak aukeratzeko irizpideak aldatu dira, lehen
dibertitzeko eta entretenimendurako ziren eta orain berriz, haurraren
inteligentzia eta gaitasunak handitzeko.
Horretaz gain, haurrek etxean gehiago jolasten dute, hori dela eta teknologia berrietako jostailuen eskaria handitu egin da. Gainera, guraso batzuk pentsatzen dute etxean jolastean arriskua murrizten dela.
“Slow mugimendua” oraindik garatzear dago, ez baitu bideratzaile zuzenik ezta talde konkreturik. Dena den, pertsona askok hautatzen dute horrelako bizimodu mantsoago bat eramatea. Haur eskoletan adibidez, curriculumean ez dago islaturik, beraz curriculum ezkutuan dagoela esan dezakegu. Hots, haurraren garapenean ez dira pausuak behartzen, haur bakoitzaren erritmo indibiduala errespetatzea da helburua.
Baina, hala ere familiek azkartasuna dute euren egunerokotasunean txertatua, hortaz haurren bizimodua kutsatzen dute.
BIBLIOGRAFIA
“Bajo
presión”, Carl Honore.
WEBGRAFIA
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina